Euzkadi askatasuna lortzeko irrikaz

Day 3,508, 10:12 Published in Spain Spain by Zumalakatxerri

Duela hilabete inguru, eRepublikeko langileek alkatetzen sistema ezarri zuten. Honen bidez, hiru lurralde historikoek autonomia lortu zuten ( joku honetan Nafarroarekin batzea, zoritxarrez, ezinezkoa da joku). Berri honek asko poztu zituen euzkotarrak, beraien eta Aberriaren askatasunerako aurrera pauso bat baitzen. Sabino Irakasleak erakutsi zigunez, euzko abendaren aberria Euzkadi da, eta Euzkadi hau errealitate politiko bat izateko aukera gero eta hurbilago dagoela dirudi jokoan.

Zorigaitzez, eRepublikeko langileek ez dituzte hauteskundean programatu. Honek euzkotarrek beraien buruzagia hautatzea eragozten du. Hala ere, euzkotarrok alkatetzen unerako dena prestatu behar dugu. Horregatik, Euzkadi antolatu behar dugu, gure buruzagi izateko hauteskundeetara aurkeztu nahi duten hautagaien proposamenak entzun behar ditugu. Proposamen guztiak entzun behar ditugu, eta denen artean gure autonomiarekin zer egin erabaki behar dugu.

Euzko buruzagiak, lehendakariak, euzkotarrak Aberriaren askatasunera eta aintzara gidatu behar ditu. Bidea luzea izango da, baina egun batean lortuko dugu.

Agur bero bat JELpean.