Urrezko Baloia 2007

Day 4, 00:00 Published in Spain Spain by Saratoga

Kakari emango diote aurtengo Urrezko Baloia|||France Football aldizkariak Ricardo Izecson dos Santos Leite Kaka futbolariari emango dio aurten Urrezko Baloia. Kaka 1982ko apirilaren 22an jaio zen, Brasilian (Brasil), eta Milan (Italia) taldean jokatzen du 2003tik, punta-erdi postuan. 2007ko otsailean Italiako naziotasun agiria lortu zuen, eta komunitario gisa ari da harrezkero Milanen. Brasilgo selekzioan ere jokatzen du.

Joan den maiatzaren 23an, Txapeldunen Liga irabazi zuen Milanekin, finalean Liverpool 2-1 hartuta mendean.

Aurten ere 50 futbolari zeuden izendatuta 2007ko Urrezko Baloia jokatzeko. 2006an Fabio Cannavaro Real Madrileko defentsak irabazi zuen France Football-en saria.

Argazkian, Kaka, Milanekin.